PROKRASTINAZIOAREN ONDORIOAK

lunes, 28 de febrero de 2011

Lehorgailua iritsi zenekoa

Goizero esnatzen zen amama, garbitu berriak eguzkitan jartzera. Koloretako gantxoekin heltzen zituen ikuzkailutik irtendako arropak, leihoa guztiz koloreztatzen zutelarik. Herriko plazatik amamaren etxera begiratzen genuenean, aurreko egunean erabilitako kulero edo praka zikinak aurkitzen genituen balkoia adornatzen, loreen gisara. Barregurea eta guzti sartzen zitzaigun lotsatu egiten ginelarik, masailak gorrituz auzoko guztiek ikusiko zituztela pentsatze hutsarekin. Amamak, harro, leiho ondotik eskua luzatu eta agurtu egiten zigun, irribarre zabalarekin ahoan.

Loreak urteekin batera simelduz joaten dira, eta hala egin zuten amamaren balkoikoek ere.

1 comentario:

  1. amamaren balkoitik desagertu diren horiek ez, baina agian haien kumeak munduaren beste ertzen batean agertuko dira... itxaropena.

    ResponderEliminar