PROKRASTINAZIOAREN ONDORIOAK

miércoles, 22 de diciembre de 2010

Bai, zenbakia aldatuko da


Zorionak, eta urte berri on.


  

domingo, 12 de diciembre de 2010

Zain

Askotan, udazken euritsuetan, labezomorroak joaten ziren agurearen egongelara sukaldeko zokotik babes bila. Mahaiaren gainean jarritako besoetara igo eta eskuetatik igaroz eskalatzen zuten, oin finak abiadura azkarrean mugituz, eskua, ezpain parera iritsi arte.
Armiarmei bizar sarea igarotzeko baimena eskatu ondoren ezpainak ireki eta mingain bustiaren laguntzaz txirristatik behera irristatzen ziren segida-segidan sabeleraino. Agureari kili-kilia egiten zioten barrenean, aspaldiko partez, hankatxo bihurriez.
Bertan aurkitu zituzten behin baino gehiagotan garai batean gustura hegan egiten zuten hildako tximeletatxoak etzanda, seko. Horietaz elikatzen ziren gutxienez sabelari noizean behin burrunba egitera bultzaraziz, harrapaketetan edo ezkutaketetan jolasten ziren egunetan.
Brrrrr!... agurearen sabelak. Eta honek bizirik zegoela ziurtatzen zuen behintzat, behatz bat bera ere mugitzen ez zuen arren, bizi zenaren seinalerik ematen ez zuen arren. Kandelaren argitxoari begira zeramatzan azkeneko hilabeteak, zimurren artean, hezetasuna eta zikinaren nahasteaz xoxo-belarra irteten hasi zitzaiolarik kopeta partean. Poliki-poliki kandelaren argia ugertuz zihoan bezala gelaren hezetasuna hezurretaraino sartzen hasi zitzaion, onddo ttipiak agertuz joan zirelarik azalaren barrunbetan. Betazalak itxi ere ez zituen egiten kandelaren argiari begiratzen zionean, plater zuriak ziruditen begi esferek. Noizean behin etortzen zitzaizkion lakuko apoak egongelara. Sorbalda gainera jausi egin eta mingain luzeaz begiak bustitzen zizkiotelarik begi niniak miazkatuz.


jueves, 2 de diciembre de 2010

Mutu




Mutu geratu zen mutikoa.
Eta orduan sinfonia. Nota bakoitza anestesia txute bilakatu zen adarretik gorako dardaretan. Isilik zen gela, biolinaren nota ahulak bakarrik apurtzen ziren adreiluzko hormetan, gela hotzean intziri bilakatu zirenak, sentimendu biluzi.
Gogo biziz laztantzen zituen sokak, eskuetako hezurrak gogortuz, indarrez helduz makilari.
Atmosferaren tonalidadea, segundutik segundura igotzen nabaritu zitekeen sinfonia belarri zuloetan min egitera iristen zenean.
Begiak itxita, tinpanoak zulatu nahaian bezala jotzen jarraitzen zuen, ohiuka, dena askatu beharrean...
Malko bat erori zitzaion begi ertzetik... ahots kordez egindako biolinaren garrasiarekin batera.

lunes, 22 de noviembre de 2010

Blai



Gau hotzak izerdi lurrunduarekin itsutu egiten du,
haize beroa nagusi denean (negua izan arren).

Kanpokoa ikusi nahaian, eta bide batez, jolasean
bere izena marraztu,
iltzatu duzu,
kristalean.
...

Zure izkribuak ordea,
beroaren pisuaz erori  egin dira
Urtuta.

Ohartu zara, nolabait, behatz punttek ez dutela
algoritmo kartesiar infiniturik prometitzen,
ur lurrunak erraz ihes egiten duen kristaletan.


viernes, 19 de noviembre de 2010

Beldur eszenikoa

Eta isiltasuna nagusitu zen aretoan.

Umetxoek algarei utzi eta gurasoen ondoan hartu zuten lekua,

gela  itxiko aireak pisu espezifiko handiagoa lortu zuen

segundo gutxiren buruan.

Ikara apur bat nabaritu zitekeen begitxo irekietan,

amaren gona heltzeko moduan.

-Eta... zer pasatuko da orain?

-Shhh… entzun hori...



eta gortinak irekitzean

atmosferaren pisuak,  aldarean zanpatu zuela

iruditu zitzaion.





viernes, 12 de noviembre de 2010



Ba ote da birikak baino bihotz beltzagorik?

-

jueves, 4 de noviembre de 2010

Eta segi horrela,




kanpotik ederra baina

barrutik ustela.







-

domingo, 24 de octubre de 2010


Ez da hitzik behar


Sentimendu batzuk begiratuz
irakur daitezke








Eutsi.

martes, 19 de octubre de 2010

Mozkortzen gaituztelako



Argazki kuriosoa. Sink it - drink it.
Kartajoko berezi bat ekarri dit gogora... pertsianen mangoak eta inguruko euliek ere presentziatu zutena.
Pentsatzen jarrita, alkoholismo punttua ere bazuen zerbitzariekin jokatzeko moduak, estrategiak landu eta maniobratzeko erak... momentuan bizitako parentesi horretan ikusteko gelditu ez baginen ere, aukerarik ez genuelako agian, denbora azkarregi bahitzioan gauza onerako...
Beer pong alua. Edo karta pong alua, hobeto esanda.
Momentuko jolasa izan zen (marzeliño, goian bego).


Ez zaizue iruditu baina, sink it-drink it erara dagoela eratua gizartea?


Agian paranoia handiegia da.
Airean uzten dut...
Baina kontuz irensten duzunarekin.

domingo, 17 de octubre de 2010

Ariane

Hariak.

Harien dependentzia.

Harien manejua.

Hitzartu eta ingurura begiratu.

Ikusi.

Esnatu.

Lotzen zaituzten hariak askatu.

Maitasun luzeak bezalako harietatik

deskonektatu.


Urte luzez horrela egon ondoren,

ohartuko zara ezetz.


Eguzkiaren eta ilargiaren errainuak bezalakoak direla hariak

Eta ez zaituztela lotzen

Azkenean...

azkenean ez duzula haririk.


Korapilatu zirenak

errotik moztu zenituen.


.

domingo, 10 de octubre de 2010

ZU II

-Eta barazki bat bazina, zein izango zinateke?
-Ba... alkatxofa bat.
(...)
-Alkatxofa bat?























-Bai... bihotza kapa ugarik babesten baitute.

jueves, 7 de octubre de 2010

Tears in heaven

Alde egin zien semeak ondotik, lau urte inguru zituela etxeko balkoitik erorita-edo.
Berarentzako konposatu zuen kanta,

Bizitzan gertatzen dena gertatuta ere
denborak aurrerantz jarraitzen duenaren
beste adibide bat...
Ez utzi zu izozten, atzean harrapatzen.


miércoles, 6 de octubre de 2010

out of the universe

Ondo heltzen ikasi
hegan ez egiteko
oharkabean,
lainoetan dantzan
ez agertzeko.

Ondo heldu lurrari
haizeak ez eramateko
amets, pasio, desio... -en mundura.
Tinko eutsi
Eutsi
Tinko...

Hegan egin ahal izateko
lurreratzen ikasi behar da lehenengo
minik hartzea nahi ez bada

viernes, 1 de octubre de 2010

.Z.U. .

.
.
.
DENA DA POZOIA
eta EZER EZ DA POZOIA
.
.
.

.
.
.
.
DOSIAN DAGO ALDEA.
.
.

domingo, 26 de septiembre de 2010

Desintoxikazio prozesua




eta berriz eroriko gara

GLUP
beste behin,





PASA.






Sokak
ez dira
korapilatzen
esku
habiletan.








.

miércoles, 15 de septiembre de 2010

UDA




Urrun daude atzoko oroitzapenak.
Izan ziren.
Gelako sofa gainean maleta jarri eta destirpatzeari ekin diozu,
zure barneko organuak ateratzen ariko balira bezala sentituz.
Kuleroak ateratzean giltzurrunetatik tiratu dizute,
Galtza motzei heldu eta gibela,
Kamiseta mangamotza eskuartean duzula kresal usainaz gogoratu zara, eta sudurzuloak itxi zaizkizu marmol pisutsuz.
Ametsa dirudi denak.
Jaso duzu dena bere lekuan, maleta ia hutsik geratu den arte.
Inora joan ez bazina bezela sentitu zara, maleta bezain hutsa. Bizitako dena lapurtu balizute bezela.
Kutxa erdi hutsetik toalla atera duzu.
Hondartza txikia sortu duzu gelan.
eta denbora geratu da neurtu ezin den une batez.

martes, 31 de agosto de 2010

indarra




goian zaudenean ere

berantz erakartzen zaitu

grabitateak.

sábado, 15 de mayo de 2010

ARGI ETA GARBI

-Maite al nauzu?
-Bat bi hiru lau...
-Izorra hadi.
-Bat bi hiru lau...
-Zergatik ordea?
-Bat bi hiru lau...
-Eskertzen dizut argitasuna.
-Sardina bakailao.

domingo, 3 de enero de 2010

ROSA

Goiz ilunaren artetik, itsasoa entzun zezakeen urrutira. Olatu ahulak hondarraren gainera igotzen ziren, astiro, sentsualki. Amodioa egiten zuten presarik gabe, deskantsurik gabe.

Haserretzen zenean beldurra ematen zuen aintzira izugarri hark. Dantzan hasten zenean etzion edonork jarraitzen bere tangoari. Gerritik ondo heldu, burua ondo atzean zuela, munduaren bestalderaino eramaten zituen biraka bere hanka luze lirainekin, berarekin sartzera ausartzen zirenak; erritmoari jarraitzeko aukerarik eman gabe.

Gau hartan ordea, ez zen tangorik, bals leuna baizik. Pozik zen, gustura. Bere soinekorik politenagaz, maitalearengandik gertu-gertu hari zen dantzan. Intziri apasionatuak iristen ziren Rosaren belarrietara, sentsualak, orgasmikoak... kili-kiliak egiten zizkion gaueko dama ederrak areari, leun, eztiki, goxo...

Rosak askotan pentsatu ohi zuen bere maitalea noizbait iritsiko zela. Berak ere nahi zuen dantzatzen ikasi, lotsarik gabe, olatuen gisan. Berak ere maitatua zela sentitu nahi zuen, hainbestetan entzundako maitasuna zer zen jakin. Noizean behingo bihotzaren balada ahulak ziren bere errutina mikatzaren goxagarri, eta zoritxarrez, ez nahikoa. Bals on bat dantzatu nahi zuen.