PROKRASTINAZIOAREN ONDORIOAK

viernes, 4 de febrero de 2011

Bat




Begiradek konplizitatea isladatzen dute gau setatuetan. Harrapatu egiten zaituzte. Ohartzen zara posible dela, bai, oharkabean sentitzea, laztanek kutsatzea. Haragiak usain berezia botatzen duenean irekitzen da sabela, batez ere gau hutsetan. Oihartzunak kobazulo ilunetan inkilino bihurtzen dira une batez, dragoi ezkutuekin batera, argitara agertzen direlarik berotasunak ito beharrean-edo, akituta. Gorri. Bero. Behera. Azal leuna ferekatzen dute armiarma txikiek, kili-kiliak eginaz bizkar atzetik, lepondoan hats goxoak bidaiatzen duelarik ezkutuko lekuetatik. Ilunean, haran eztiek euren birjintasuna erakusten dute, beste behin.

Iparrorratzaren beharrik gabe, orinak irakurriz soilik aurkitu duzu bidea, poro izerditsuek izar hotzak ikustean ernaldu dutelarik gorputz guztia zeharkatzen duen ikara. Propultsionatutako taupada. Bihurguneetan zehar galdu da, odolak berotutako asperenak lepoa luze tenkatzea eragin duelarik. Loratu egin da, klimaxa, eta azazkalen iltzada gorputzean, estua.

Baina ezinezkoa da berunak konplizitaterik sentitzea.
Hotzak lotzen du.



2 comentarios:

  1. Beruna eta burnia... Metalak; hotzaren paradisu!!!!
    Negu hotzak harrapatu nau. Izozturik nago!
    Berunak ezin du konplizitaterik sentitu, eta zuk?

    ResponderEliminar
  2. Askotan berunezko bihurtzen gara, konturatu gabe ere, negu nahiz uda izan. Barruan gordetzen dugu hotza, izerditan egon arren. Eta ez gara kutsatzen uzten, itxi egiten gara, gogortu, metalezko bilakatu nahi izango bagenu bezala.
    Ezin da permititu konplizitaterik sentitu ezin daitekeenean.

    ResponderEliminar