
PROKRASTINAZIOAREN ONDORIOAK
jueves, 2 de diciembre de 2010
Mutu
Mutu geratu zen mutikoa.
Eta orduan sinfonia. Nota bakoitza anestesia txute bilakatu zen adarretik gorako dardaretan. Isilik zen gela, biolinaren nota ahulak bakarrik apurtzen ziren adreiluzko hormetan, gela hotzean intziri bilakatu zirenak, sentimendu biluzi.
Gogo biziz laztantzen zituen sokak, eskuetako hezurrak gogortuz, indarrez helduz makilari.
Atmosferaren tonalidadea, segundutik segundura igotzen nabaritu zitekeen sinfonia belarri zuloetan min egitera iristen zenean.
Begiak itxita, tinpanoak zulatu nahaian bezala jotzen jarraitzen zuen, ohiuka, dena askatu beharrean...
Malko bat erori zitzaion begi ertzetik... ahots kordez egindako biolinaren garrasiarekin batera.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario