Ukitzen
ditu paretak, baina badaki mugiezinak direla. Beti izan dira. Horregatik dira
pareta. Ez zuen uste ordea pareta batek hainbeste suposatuko zionik. Ez baitzen
izatez altua. Zabala. Sahara eta Maroko bereizten dituen bezalakoa, txarrantxa
eta guztikoa. Pareta fina zen. Kristalezkoa. Eta hori zen agian min handiena
egiten ziona, hain muga ahula muga izatea, gardena zen beiraren kontra behin
eta berriz talka egitea. Eta talka egiten zuen bakoitzean lurrera erortzea,
beti lehenengo aldia balitz bezala. Nintendo colorreko pantailan bezela
sentitzen zen, Mario Bros bat obstakuluak saltatu, bideko txanponak hartu eta
txingurri eta karakolak akabatzen. Pareta garden horretara heltzean ordea, beti
harrapatzen zion denborak... aurrera egin, eta hil egiten baitzuen. Game over.
ASPALDIKO!!!!!
ResponderEliminarNun ibili zea????
Poztu nau zure berri izateak... Ea alaixeago azaltzen zaren hurrena!
Muxuak. Marisa