PROKRASTINAZIOAREN ONDORIOAK

miércoles, 6 de octubre de 2010

out of the universe

Ondo heltzen ikasi
hegan ez egiteko
oharkabean,
lainoetan dantzan
ez agertzeko.

Ondo heldu lurrari
haizeak ez eramateko
amets, pasio, desio... -en mundura.
Tinko eutsi
Eutsi
Tinko...

Hegan egin ahal izateko
lurreratzen ikasi behar da lehenengo
minik hartzea nahi ez bada

2 comentarios:

  1. Zoritxarrez gehienetan lurra nola hartu ikasi aurretik egiten dugu jauzi kabitik... Eta denok ditugu kolpe horiek utzitako ubeldurak; barren-barrenean bada ere.

    Orain, hegan lasai egiteko beste toki bat aurkitu dudalakoan nago... zure bloga, Irati.

    Mundiala benetan!

    ResponderEliminar
  2. bai, blogetatik ibiltzean parakaidasa jartzen saiatzen naiz ni ere. Funtzionatzen du batzuetan, hegaldi motzak direlako. Baina hegaldi luzetarako bat ez dut aurkitu oraindik...
    Eskerrik asko! (saiatuko naiz parakaidasei zulorik ez egiten) Muxu bat!

    ResponderEliminar