Hariak.
Harien dependentzia.
Harien manejua.
Hitzartu eta ingurura begiratu.
Ikusi.
Esnatu.
Lotzen zaituzten hariak askatu.
Maitasun luzeak bezalako harietatik
deskonektatu.
Urte luzez horrela egon ondoren,
ohartuko zara ezetz.
Eguzkiaren eta ilargiaren errainuak bezalakoak direla hariak
Eta ez zaituztela lotzen
Azkenean...
azkenean ez duzula haririk.
Korapilatu zirenak
errotik moztu zenituen.
.
... hari bt moztea ez ote arriskutsuegia, ordea?
ResponderEliminarInork -geuk ere ez- jakin gabe bizitzara eusten gaituzten hariak baitaude... Gehiago edo gutxiago, baina badaude...
... eta horiek moztea amildegitik erortzen uztea litzateke...
Barkatu xuxurlatuz... Levi lotan egon da azken asteotan -Platonen ideien munduak itota-; baina badirudi esnatu dela berriz ere...
Noizbait gelditu beharko ginateke; xuxurlatuz hitz eginez eguneratzeko bada ere...